Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak

Orain arteko ekarpenak

Mustu dugu 75. urteurreneko erakusketa

2024/03/27

Arratsaldeko seiak hogei gutxietarako hasi da jendea biltzen Kondestablearen Jauregiko atari zein ezkaratzean. Dantzari eta dantzari izandako, senide, musikari, udal ordezkari, Argiako lagunak... taldetxoetan ari dira solasean. Kuxkuxeroenak jauregi barrura sartu dira erakusketaren lehen ddasta bat...

Gehiago irakurri

Erakusketa eta jarduera osagarriak, 75. urteurrena ospatzen jarraitzeko

2024/03/22

Iazko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, gure dantza taldearen 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen dugu martxo hondar eta apiril hastapenean.  Izan ere martxoaren 26an hasi eta apirilaren 14ra arte Dugunaren ibilbidea berrikusiko duen erakusketa zabalduko dugu Iruñeko K...

Gehiago irakurri

Carlos Aleman Diez Ulzurrun joan zaigu

2024/03/10

Goiz honetan zendu da, 63 urtetan, Carlos Aleman Diez Ulzurrun gure taldeko dantzaria. Ezustean joan zaigu, oraindik ere dantzatzeko asko zuenean. 1960an jaioa, 1975ean sartu zen Iruñeko Udal taldean dantzari, bere arreba Marabi-ren bitartez. Laster erakutsi zituen bere trebeziak eta poliki-pol...

Gehiago irakurri

Inauteriak abiatzeko, San Blas eguneko soka-dantza

2024/02/07

Hartza bere kobazulotik atera denean, ilargira begira jarri da. Eta honek esan dio plantigradoari, ateratzeko garaia duela, badatorrela inauteria! Hala, aurten denak egin du bat asteburu berean: Iruñeko kauterek, Santa Ageda bezperak, Iruinkokoaren azken errepikak eta San Blas-eko soka-dantzak. Tu...

Gehiago irakurri

Lagun arteko soka-dantzan V. Otsagabiko eta Tuterako dantzariak

2024/02/02

Ez gaude ohituak eguberrietan dantzan egitera. Are gutxiago urteko azkenaurreko egunean. Oturuntza handi, ospakizun eta gehiegikerien artean, ordutxo luze hartu dugu 2023ko abenduaren 30ean, giharrak pixka bat tinkatu eta sabelei meniatxoa emateko. Horretarako, gonbidatu pare ederra izan dugu lagun...

Gehiago irakurri

Miguel Moreno Cogeces joan zaigu

2024/01/14

Horrela da bizitza, bere aitzina pika eta antrexat eta finiekin. Duela hilabete t'erdi, beste berrehunetik goiti dantzarirekin gure taldearen 75. urteurrena ospatzen izan zen eta, aldiz, gaur, bera agurtu beharrean gara. Atzo zendu zen Miguel Moreno Cogeces Iruñeko dantzaria, 88 urtetan.  Migu...

Gehiago irakurri

Soka-dantzan abiatu dugu 75. urteurrena

2024/01/11

1949ko azaroaren 29an irten ziren Iruñeko dantzariak lehenbiziko aldiz karrikara, dantzara. Hartara, 2023ko San Saturnino egunean, 75. irteera egin eta ospatu dugu, efemerideak eskatu bezala. Egun bete bezain ederra izan da.  Goizean goizetik dantzariz beztitu eta Udal Plazara abiatu gara teno...

Gehiago irakurri

75. urte, adiskidantzan

2023/11/24

Azaroaren 29an, Jaun Done Saturdi egunez,  hasiera emanen diogu gure dantza taldearen 75. urteurrenari.  1949. urteko urrian hartu zuen Iruñeko udalak udal dantza talde bat sortzeko deliberoa, eta hilabete eskas pasata, urte horretako San Saturnino egunean, atera ziren kalera udal dantzariak...

Gehiago irakurri

Aunitz urtez, Haritz dantza taldea!!

2023/11/14

Elgoibarko Haritz dantza taldeko lagunak haien 50. urteurrena ospatzen ari dira eta urriaren 10ean, festa eder baterako gonbidapena egin digute guri eta Eibarko Kezka dantza taldeari. Malkarrak kendu gabe genituela abiatu gara Iruñetik, goizean-goiz. Elgoibarrera heldu, mokadu bat jan eta dantzara...

Gehiago irakurri

Sorogaingo soroan azken dantza?

2023/11/14

Oraindik ere iltzatuta dugu gogoan 2019an Sorogaineko festetan dantzatu genuenekoa ; parajearen ederragatik, antolakuntzako lagunen tratu on eta goxotasunarengatik, Aldudeko eta Erroibar/Aezkoako gazteek antolatua izatearen berezitasunagatik, festaren txikitasun baina berotasunagatik, Iruñera bue...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

dugunadt on Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea on Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es/nws/es/musica/pamplona/auditorio_baluarte_sala_principal_08mm/besta_berri/SeleccionEntradas;jsessionid=Sv5yv08DTLvCLB7Gd0BcBkKpQnjjp5MhYnv7bChcVvZHGVzGw0JJ!1862236175!1014570936!1390573874943?sesId=15730104&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea on San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!

Duguna dantza taldea on Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu batekin. Guk ere gure babesa eman diogu!

Duguna dantza taldea on Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?

Biba dantzan.com!

2011/12/31

Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!